Euskal Herriko Itzulia Asentziotik pasako da

I.A. 2004ko mar. 24a, 16:33
Lehenengo etapa Bergaran da eta etapa horretako azken kilometroetan igoko dute Asentziora. Jende asko egongo da bide bazterretan, seguru. Angiozartik gorako malda hori ez da ez makala! Etapa horrek, helmuga izango du Ibargarai kalean, Bergaran. Helmuga, hala ere, izango da 139 kilometro egin ostean.

Apirilaren 5eko arratsaldeko hirurak laurden gutxian abiatuko da Euskal Herriko itzuliko lehenengo etapa. Bergaran hasi eta amaituko da lehenengo etapa eta 139 kilometro izango ditu. Bergarako San Martin plazatik abiatuko dira txirrindulariak eta helmuga Ibargarai kalean izango da.

Lau Mendate ibilbidean

Lau mendate igo beharko dituzte txirrindulariek 139 kilometro horietan. Bergaratik Maltzagarako bidea hartuko dute, Debatik Itziarrera egingo dute, gero Arronara jeisteko eta handik Zestoarako bidea hartuko dute. Azpeitia eta Azkoitia igarota Gorlara egingo dute. Gero Bergarako helmugatik igaroko dira, eta Labegaraietatik saihesbidera irtengo dira. Antzuola, Deskarga, Legazpi eta Oñatitik pasatu ondoren Bergarara egingo dute berriro ere eta etaparen azken kilometroetan Asentzio igo beharko dute Angiozartik. Helmuga Ibargarai kalean egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak