Hiru gradu baino gehiago ez zuten markatzen termometroek eta bitartean langileek lanean fin. Motozerra hartu eta bidea oztopatzen zuten pinuek kentzen hasi dira. Pare bat ordutan kenduta izango omen dituzte.
Izotzak eta elurteak bidea gaiztotu dute eta lehen zeuden zuloak handitu. Izarreko errebuelta konpontzearen zain daude elgetarrak, baina ez du itxura handirik hori denbora laburrean gertatzeko.