Edurrak sortu zituen nahikoa buruhauste. Orain, urtzen hasi denean ere badira buruhausteak:
- Teilatuetan pilatutako elurra erortzen hasi da. San Roke kalean, esaterako, bi teilatu apurtu dira eta Domingo Iturbe kalean, teilatututik jausitako elurrak auto bateko kristala eta bi farola apurtu ditu.
- Zakarrak: pilatuta zeuden atzo zakarrak. Kamioia pasatu ez eta kiloak eta kiloak ikus zitezkeen kontenedoreetatik kanpora. Zenbat zabor sortzen dugun ikusteko eta konturatzeko aukera izan dugu.
- Basoak: Argazkian ikusten den moduan, baso askotako pinuak okertu dira. Batzuk okertu eta beste asko apurtu. Galera ekonomiko handia baserritarrendako. San Roke kaleko arbola bakarraren adar lodienak ere ez du elurraren pisua eutsi.
- Aparkalekuak: Lehen ere larregi ez eta orain gutxiago. Autoak non laga ezinik dabil jendea. Hala ere, 100 metro egiteko autoa hartzen duenik ere bada oraindik. Ohiko lekuetan utzi ez eta uzten ari dira bidearen erdi-erdian.