San Roke ostean, bada parke txiki bat hilerriaren alboan. Azken aldian egoera kaxkarrean dagoela eta aldaketa nabarmenik ez egin arren ingurua txukuntzeko asmoa dute.
Besteak beste, ibilgailuak gune horretara sartu ez daitezen piboteak ipiniko dituzte. Izan ere, gurpil markak laga eta lurra hondatzen dute.
Belarra
Belarra ere gero eta urriagoa da, beraz, lurra jadanik eraman dute bertara eta behin bota ostean, belarra ereitea da asmoa.
Bestalde, San Roke ostetik hilerriko sarrerara doan bide zatian harritxoak botako dituzte, putzuak sortzen baitira. Azkenik, inguru horretan dauden eserlekuak margotu egingo dituztela esan digute.