Hasi dira aratusteak Elgetan. Umeak protagonista.

iban arantzabal 2004ko ots. 20a, 13:38
Elgetan hasi dira aratusteak ospatzen. Umeak izan dira kalera irtetzen lehenengoak. Alaitzen hasi dira elgetarrak. Biba Aratusteak!!!!!

Euskal Herriko aratusteetako jantziak atera dituzte kalera. Dantzan jardun dute herriko plazan eta han atera ditugu argazki batzuk.

Argazki galerian ikus daiteke nola joan diren jantzita. Lantzeko iñauteriak gogoratu gura izan dira Elgetan ere, Lantzekoak eta Euskal herriko beste hainbat.

Mozorrotu diren gaia: Euskal Herriko iñauteriak

Gai bezela Euskal Herriko iñauteriak hartu dira. Eskolan landu dira plastikako orduetan jantziak. Inguruneko orduetan ere gai moduan hartu da eta landu dituzte: iñauteriak egutegian nola kalkulatzen diren, pertsonai bakoitza nongoa den, bideoak, iñauterietako janari berezia zein den eta abar.

Kalejira egin dute goizean eta erromeriako dantzak plazan 11:30ak aldean.

Arratsaldean nagusiak ere bai

Arratsaldean ume bakoitzak beste mozorro bat jantziko du. Bakoitzak gura duena. Eta berriz ere dantza saioa egongo da. Nagusienek ere hartuko dute parte, dena den. 19:30ean izango da dantzaldia. Herri guztia dago gonbidatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak