Aerobik zerbitzua berriz abian

Irati Agirreazaldegi 2004ko otsailaren 19a

Hilabete batzuetako etenaren ostean, berriz ipiniko dute abian aerobik zerbitzua irakasle berri batekin.

Datorren martxoaren 2an berriz abiaraziko dute aerobik zerbitzua. Izan ere, irakaslea falta zela eta bertan behera laga zituzten eskolak, baina jadanik monitore berri bat hartu dute eta bera arduratuko da aerobikeko pausoak elgetarrei irakasteaz.

Bi talde

Kiroldegian bi taldek jardungo dute: 16 urtetik gorakoak astelehen eta eguaztenetan 20:00etatik 21:00etara. Beste taldea 12 eta 16 urte bitartekoek osatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak