Zentro balioanizduna aurten zabalduko da

Lanak aurrera doaz eta Domingo Iturbe kalean egongo den zentro balioanizduna aurten irekitzeko asmoa du Udalak. Bertan eguneko zentroa eta etxebizitza babestuak egongo dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamenduak 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten hainbat herritan gizarte zerbitzuak indartu nahi ditu. Horretarako, besteak beste bultzada emango die landa eremuko zentro balioanizdunei.

Guztira, aurten bost irekitzeko asmoa dago, horietako bat Elgetan. Udala arduratuko da zentro honen kudeaketaz Foru Aldundiak laguntza emango badu ere.

Obrak aurrera

Domingo Iturbe kalean egongo da zentroa eta bertan zazpi lagunendako eguneko zentroa eta hiru adinekorendako etxebizitza babestuak egongo dira. Obrak abian dira eta lokala egokitu ostean, margotzea, ateak ipintzea eta altzariz janztea faltako da.

Data zehatza ez badakite ere egoitza aurten zabaltzea da Udalaren asmoa. Zentroaren gaineko informazioa udaletxean bertan jaso dezakete interesatuek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.