Herri eskolaren ekimena izaten da Santa Ageda kantura irtetzea. Aurten ere herri eskolako umeak hara eta hona ibili dira. Jardinetan, herriko plazan, San Roke kalean, Salbador kalean... Jendeak gustora entzuten ditu kantuok.
Jende asko lanean egoten da ordu horietan, baina guraso askok ere lagundu dute kantuan. Aita-amek ere parte hartu dute eta kalerik kale joan dira makila eta guzti.
Eguerdian atera dira kantura eta pare bat orduan egin dute buelta herri guztian. Herritarrek komentatu dutenez, pozez hartzen dira umeok egiten dituzten kantuok. Alaitu egiten dute herria.