Bainuetxe programa: Izena emateko epea maiatzera arte zabalik

Irati 2004ko urt. 29a, 18:06
Imsersok bainuetxe programa antolatu du urtero bezala adineko pertsonendako. Irailetik abendurako txandan joan nahi dutenak oraindik garaiz dabiltza izena emateko.

Imsersok urtero antolatzen du adinekoendako bainuetxe programa. Otsailetik abuztura bitartean joan nahi dutenek jadanik eman dute izena udaletxean, izan ere, asteon amaitu da horretarako epea.

Gainontzekoak, ordea, oraindik garaiz dabiltza. Izan ere, bainuetxeetara joateko irailetik abendura arteko epea aukeratzen dutenek maiatzaren 7a baino lehen joan beharko dute astelehenetan edo ostegunetan gizarte zerbitzuetara.

Baldintzak

Programa honen bidez, erretiratuek eta pentsiodunek bainuetxeetako tratamenduak jasotzen dituzte ohikoa baino prezio merkeagoan. Hala ere, hainbat baldintza bete behar dira plangintza honetan parte hartzeko: pentsioduna izatea (erretiroagatik edo elbarritasunagatik), eta pentsiodun alarguna izanez gero 60 urte beteta izatea. Bestalde, norbere kabuz ibiltzeko gai izan behar da, gaixotasun kutsakorrik ez da eduki behar eta sendagileak baimenik eman ezean ere ezingo da joan bainuetxera.

Herritik gertuen dauden bainuetxeak Zestoakoa eta Karrantzakoa dira baina beste hainbat tokitara joateko aukera ere badago. Bainuetxeak aurki baitaitezke Andaluzian, Aragoin, Kantabrian, Gaztelan, Katalunian, Valentzian, Extremaduran, Galizian, Balear irletan, Errioxan, Murtzian eta Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak