Hirugarren Bake Konferentzia antolatu nahi du Elkarri giza mugimenduak, eta 100.000 sinadura bildu nahi ditu horretarako. Horren inguruko azalpenak emango ditu Aitziber Blanco arduradunak Elgetan.
Debagoieneko hainbat herritan badaude Elkarriren lan tailerrak, baina Elgetan orain arte ez da egon, eta hitzaldia abiapuntu moduan erabili nahi dute hainbat herritarrek Elgetan ere lan talde bat osatzeko.