Ikastaroa herri guztiarendako: Inauterietako dantzak

Urtarrilaren 30ean, barikua, hasiko da Inauterietako dantzak ikasteko kurtsoa. Horixe irakurri dugu Udalaren webgunean Ikastaroa pertsona guztiei zuzenduta dago, gazte zein nagusi. Ikastaroa doanekoa da.

Elgetan barikuan ospatuko dira aratuzteak, azkenengo urteetan egin den moduan. Aurten ez dakigu txorizoak, hippiak, pailasoak... edo zer ikusteko aukera izango dugun. Hala eta ere, itxura denez, ihauteri dantzak ere izango dira. Horretarako, aurrez ikasi behar. Hauxe informazio zuzena:

  • Hasiera: urtarrilak 30, barikua.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Lekua: kiroldegian.
  • Zeinentzako: gazte, nagusi, heldu...
  • Irakaslea: Miren Atxotegi.
  • Oharra: Ikastaroa doan izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.