Txaletak eta etxe adosatuak Uriburun

Irati 2004ko urt. 15a, 17:27
Uriburun etxebizitzak eraikitzeko zatikako plana prestatzeko eskatuko dio Udalak Toledo taldeari, azken Gobernu batzordeko bileran hartutako erabakiaren arabera. Uriburu inguruan, besteak beste, txaletak eta etxe adosatuak egitea da asmoa.

Hainbat etxebizitza eraiki dituzte azkenaldian Elgetan, eta beste zenbait gehiago eraikitzeko bidean daude.

Torrealdean lehen etxebizitza blokerako zimenduak ipintzen diharduten bitartean, Uriburun etxebizitzak egiteko behin-behineko plana presta dezaten eskatzea adostu dute Udaleko Gobernu batzordean.

Toledo taldeari emango diote Uribururako plana gertatzeko ardura. Lan horren truke 20.882,23 euro jasoko ditu, eta proiektuak bi hilabeteren buruan egon beharko du amaituta.

Txaletak eta etxe adosatuak

Arau subsidiarioen arabera, guztira 66 etxebizitza eraikiko dituzte Uriburu inguruan. Horietatik 48 libreak izango dira, txaletak batzuk eta etxebizitza adosatuak besteak. Bakoitzeko zenbat egingo diren Toledo taldeak prestatuko duen planean zehaztuko da. Gainontzeko 18 etxebizitzak, berriz, babes ofizialekoak izango dira.

Oraindik data zehatza jakinarazi ez badute ere, eraikuntza lanei hasi berri den 2004 urtean ekingo dietela espero da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak