Gobernua osatzen duten alderdien arteko krisia Elgetako Udalean

Gorka Etxabe 2004ko urt. 15a, 14:27
Elgetako EAJ-EA koalizioak jakinarazi du Gobernu Hitzarmena berehala ezeztatuko duela baldin eta Aralar alderdiak bere jarrera aldatzen ez badu. Patxi Basaurik GOITBri eginiko adierazpenetan gogor kritikatu du Aralar-eko ordezkarien jarrera.

Elgetako EAJ-EA koalizioak prentsa oharra kaleratu du kritikatzeko Aralar-ek gobernu batzordean duen jarrera. Patxi Basaurik esan digunez, “Udal gobernua kolokan dago baldin eta Aralar-ek jarrera aldatzen ez badu”. EAJ-EAk dio alderdi horren jarrera kaltegarria dela Udalaren funtzionamendu onarendako. “Aralar-ekoek herri ordezkariena baino kazetari senzazionalisten jarrera erakusten dute eta beti dabiltza hedabideetan komunikatuak eta faltsukeriak ateratzen” gaineratu du Elgetako alkate Patxi Basaurik.

Saihesbidearen proiektua eta mendi museoa

Elgetako Udalak hartutako zenbait erabaki eta abiarazitako bi proiektu daude eztabaidaren gunean. Saihesbidearen proiektua eta mendiko museoa, hain justu ere. Koalizioaren esanetan Aralar-ek ez du egia esan saihesbidearen gaineko jestioen inguruan, ezta mendi museoaren inguruan ere. Hori horrela, Gobernu Hitzarmena berehala ezeztatzeko prest agertu da Patxi Basauri.

Aralar alderdiaren erantzuna

Aralar-eko ordezkari Oxel Erostarberen esanetan, “arazoak ezin ditugu hedabideetan konpondu eta bilera bat egin beharko genuke krisia bideratzeko”. Aralarrek Gabonetan egin zion eskaria bilera egiteko EAJ-EA koalizioari, baina Erostarbek esan digunez, oraindik ez dira elkartu, “EAJ-EAkoek ez dutelako nahi izan”.

Erostarbek gaineratu du prest daudela herritarren aurrean eztabaida egiteko, besteak beste, “ez dugulako ezertxo ere ezkutatzeko”. Gobernu Batzordean eztabaidatzen dituzten gaiak herritarren interesekoak direlako gardentasunez jokatzea gustatzen zaiela adierazi du Aralar alderdiko zinegotziak. Oposiziora joateko beldurrik ez dutela ere gaineratu du Oxel Erostarbek.

Prentsa oharrak

Jarraian gaiaren gainean bi taldeek Goienkarira bidalitako 4 prentsa oharrak, daten arabera sailkatuak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak