Alberto eta Alex txapeldun

Alberto Telleria eta Alex Arantzabalek osatutako bikoteak irabazi du torneoa.Eskola kiroleko saioak izan ziren lehenengo, baina ondoren etorri zen jende askok eta askok jarraitu duen txapelketako finala. Frontoia lepo zegoela Alberto eta Alexek egin zuten 22koa.

Ez zen makala izan! Beterano hauek jo eta sua jardun zuten esku-pilotan. Nerbioso antzean aritu ziren bikote parea. Azkenean 22 tantu egiten lehenak Telleria eta Arantzabal izan ziren. Arantzetatarrak ere oso fin aritu ziren eta esperientzia badutela ezin ukatu.

Azken emaitza 22 eta 15 izan zen, baina gailendu zena frontoiko giroa. Pilota partidu hauek eman diote herriari bizitasun bat. Herriko jende askok hartu du parte eta ez bakarrik jokatzen. Ikusle asko izan dituen txapelketa izan da.

Kontsolazio partidua

Txispi eta Zenitagoiak ez zituzten gainditu Txapel eta Koldo. Partidu honen emaitza 22 eta 12 Txapel eta Koldoren alde.

Antolakuntza oso ondo

Oso ondo antolatua egon da txapelketa. Ondo iragarria, partehartzaileenganako ardura handia, epaileak, frontoia... dena egon da zaindua eta hori igarri da txapelketak izan duen arrakastan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.