Matxura taldearen lehenengo kontzertua

Soraluzeko gaztetxean eman zuten kontzertua. Jende asko zegoen ikusten eta animatzen. Txalo zaparrada handiak jaso zituzten. Hirukote hau pop freskoa egiteko nahiez igo zen taula gainera eta bederatzi kantuko errepertorioa egin zuten 40-45 minututan.

Soraluzeko bi eta elgetar bat ari dira Matxura taldean. Matxurako gitarra jotzailea eta kantantea Gorka Arizmendiarrieta da, elgetarra. Musikazalea aspalditik eta musikaria orain. Taula gainean lehenengo aldia izateko ederto asko moldatu ziren.

Ikusleen artean elgetar ugari

Elgetar asko batu ziren Soraluzeko gaztetxean. Herritarrek musika egitea beti izaten da nobedadea eta oraingoan ez zen gutxiagorako izan. Kontzertuan zeudenetatik 30-40 ziren Elgetakoak. Elgetan kontzertua noiz?

Popa

Horixe da aukeratutako kantaera. Bide Ertzean taldearen itzala nabaria da Matxura taldean. Bai kantatzeko moduan eta bai akordeak zarrastatzeko moduan antzekotasunak topatzen dira. Ez da influentzia makala! Beharbada beste gitarra baten laguntza falta zen, neurtutako punteo batzuk sartzeko. Ondo, hala ere. Fresko eta harira. Kantuak bata bestearen atzean eta egoki. Oso popi. Letrak hobeto ulertzeko gogoz geratu ginen asko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.