Gas hodia apurtu dute kaminoa egiten dihardutenek. Torrealdeako etxebizitza berriak egiteko ari dira kaminoa egiten, goiena.net-en aipatu genuen moduan.
Lau gune gas barik, gutxienez eguerdira arte:
- Torrealdea
- Gudarien bidea
- Berraondokua industria gunea
- Salbador kale osoa
Repsolekoak oraintxe heldu dira eta konponketa lanetan ariko dira dagoeneko. Eskerrak ez dela Gabon egunean izan. Hala ere, jakin dugu tabernak, esaterako, ez daudela gozo.