Txabola bat bota behar da horretarako (argazkitan ikus daitekeena), gutxienez. Obrako kamioiek sartu-irtena egingo dute lehen ortuak zeuden lekutik. Lanean ziharduten langileek esan digute gaur bertan hastekoak zirela makinak bide hori egiten, baina berri hau idazten ari garen honetan ez zegoen lurrik mugituta. Makinak ez ziren ageri.
Hirigintza batzordeko aktan irakur daitekeenez, 18 hilabeteko epea eman da obrak amaitzeko.