Erlojua konpondu egingo da azkenean

Nati Arrieta Larrañaga 2003ko abenduaren 15a

Herritar batek eman du dirua erlojua konpontzeko. Konponketa kostua oso-osorik ordainduko du borondate oneko pertsona honek. Lehen ere eman izan dute herritar anonimoek dirua. Udalak, nola ez, ondo hartu du herritar honen jarrera.

Erloju publikoa konpontzeko proposamena mahai gainean dago, beraz. Pertsona horrek esan du (ez dugu jakin nor den zehatz-mehatz) dirua jarriko duela. Baldintza bakarra jarri du, errespeta dadila lehen zegoen erlojua eta ez dadila berririk erosi. Beraz, lehen eztabaidan zeuden aukeretako bat baztertu egingo dela pentsa daiteke.

Udalean asmoa dago erloju hau konpontzeko. Hazienda batzordean pasako da puntua.

Elgetarendako diru dezente zen kostoa, ia 5.000 eurokoa, hain zuzen. Borondate oneko pertsona horrek, dirutza hori guztia jarri du. Udalak, beraz, BEZ-a bakarrik ordaindu beharko du, 798,40 euro.

Eguneko zentroaren zati bat ere herritar baten kontu

Dirua eman dute eguneko zentroarendako ere. Ez dakigu, ordea, loturarik dagoen erlojuarendako dirua eman duenaren eta honen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak