Toribio Etxebarria Sariak XIV edizioaren sari banaketaren ekitaldian, halaber, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia, Josu Jon Imaz Industria sailburua, Aitor Cobanera SPRI-ko zuzendari nagusia eta Iñaki Arriola Eibarko alkatea izan ziren.
Sormena eta Berrikuntza Teknologikoa atalean izan da saritua Eibarko JAZ ZUBIARRE enpresa. Sari nagusia jaso du, hain zuzen ere. Enpresaren gerenteak, E. Zubiaurrek, enpresa guztiaren izenean berrikuntzaren alde lankide guztiek egiten duten lana eskertu zuen saria jasotzerakoan.