Orain dela hilabete hasi ziren funtzionatzen autoen abiadura moteltzeko herrian ipinitako semaforoak, eta denbora gutxi pasa arren, jadanik semaforoetako bat ez dabil.
Joan zen eguenean, eguerdiko 15:00ak inguruan, Salbador kalean behera, Pagatza aldera zihoan kamioi batek Ozkarbi elkartearen aldamenean dagoen semaforoa jo zuen, eta bere lekutik atera.
Keinu-argi laranja
Ondorioz, aste honetan trafikoa erregulatzeko jarritako argiek ez dute behar bezala funtzionatu, momentu guztietan keinu-argi laranja egon da piztuta.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Saila arduratzen da semaforo hauetaz, eta bertan adierazi digutenez, kamioiak izorratutako semaforoa lehenbailehen konpontzea da euren asmoa. Beraz, datorren astean berriz ere herri erdiguneko trafikoa semaforo bidez araututa egotea espero uste dute.