Datorren urtarrilean hasiko dira dantza eskolak Elgetan. Bertan izena eman nahi dutenek azaroaren 28ra arteko epea dute eta horretarako liburutegira joan beharko dira.
Hiru taldetan banatuko dituzte eskolak jaso nahi dituzten umeak. Eskolaurreko lehenengo eta bigarren mailako txikitxoek eguaztenetan izango dituzte klaseak arratsaldeko 16:00etatik 16:30era; eskolaurreko hirugarrenekoek eta lehenengo mailakoek astelehenetan 16:00etatik 17:00etara eta bigarren mailatik gorakoek eguenetan 17:30etik 18:30era.