Hamar urtetik gorako gazteei zuzenduta dago ipuin kontaketa. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Ipuin kontalari ezaguna dugu Jose Mari Carrere. 1992. urtean hasi zen lan horretan eta harrezkero hainbat lan plazaratu ditu:
- "Bazen behin..."
- "Mingain haragia"
- "Igurtzi nazazu, berriro, laztana"
- "Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka"
- "Kontu kontari hori bai bizitzea"
- "Izena duen guztia da" (Elgetan aurkeztuko duena).
Gazte eta helduentzat kontatzen ditu ipuinak bereziki, kultur etxe, taberna, gazte lokal, antzoki eta horrelakoetan.