Maalako parke ingurua eta Salbador kalea berritzeko proiektuak aurkeztuta

Irati 2003ko urr. 31a, 10:55
Maalako parkea eta ingurua txukuntzeko erabakia hartu du Udalak, eta horretarako proiektua aurkeztu berri du. Bide batez, Salbador kalean berrikuntzak egiteko asmoa ere badute.

San Roke kale ostean dagoen Maalako parkea eta ingurua txukuntzeko eta egokitzeko erabakia hartu du Udalak, eta horretarako proiektua aurkeztu berri du.

Parkea bera txukundu eta ziburuak egokitzeaz gain, lorak ipintzeko asmoa azaldu dute eta baita paseoa egiteko nahia ere Iturria ere ez omen da faltako parkean edo bertatik gertu. Ermitatxo bat eraikitzea ere aurreikusi dute. Izan ere, Gotzaindegiarekin hitzarmena egina dute.

Oraingoz, proiektua aurkeztu baino ez dute egin eta laster jendaurrean jarriko dute ikusgai, norbaitek ekarpenik egin nahiko balu. Lan hauek egiteko 289.996 euroko aurrekontua egin du Udalak, baina oraindik planak aurrera egin dezan onartu egin behar da eta horren arabera gerora erabakiko litzateke obrak noiz egin.

Salbador kalea

Maala ingururako bakarrik ez du Udalak obra plangintza egin. Lehenago San Roke kalean egin zuten bezalaxe Salbador kalean berrikuntzak egitea erabaki dute eta horretarako proiektua prest dago.

Bertan, estoldak konpontzeko eta kableak lur azpitik sartzeko asmoa dago, besteak beste. Farola berriak ipintzea eta espaloiak errepidearen altuerara egokitzea dira plangintza horretako beste puntu batzuk. Proiektua onartuko balitz, ordea, lanak ezingo lirateke hasi saihesbidearen lehenengo zatia eginda ez badago, trafiko arazoak sortuko lirateke eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak