Mendizaleen plazan kokaturik dagoen KUTXA bulegoa aldatuko dela esan digute Kutxaren bulego zentraletik. Elgetako bulegotik ziurtatu gura izan ez duten arren aldaketa egin egingo da.
Zergatik aldatu?
Aldaketa egokitze lanek eragingo dute. Izan ere, Mendizaleen plazako bulegoa nahiko zaharkitua geratu da eta aldaketak egingo dituzte. Aldaketak teknikoak eta espazioari dagokionak ere izango dira.
San Roke kalera pasako da bulegoa
Mendizaleen plazatik San Roke kalera pasako da bulegoa. Kutxatik argi utzi gura izan dute aldaketa momentukoa dela. Epe jakin baterako izango da, baina ez dute esan zenbat denboran luzatuko den kontu hau.
Bulego berria estankoa zegoen lekuan geratuko da, San Roke 2 zenbakian, elizaren ostean.