Xabier Ubera pilotariak DV txapelketan hartuko du parte

Irati 2003ko urr. 3a, 12:12
Xabier Ubera pilotari elgetarrak, bihar, hilaren 4an, hasiko den DV torneoan jardungo du Argote zarauztarrarekin batera. Lehenengo partidua azaroaren 28an izango dute Mallabiako frontoian.

Bihar, hilaren 4an hasiko den DV torneoan hartuko du parte Xabier Ubera pilotari elgetarrak. Ubera II.ak Argote zarauztarra izango du bikote lagun.

Ubera txapeldun izan zen 2001ean eta beste hainbatetan finalera iritsi da. Bere ibilbidea kontuan hartuta aurtengo faboritoetako bat da. Hala ere, Xabier Uberak esan digunez, “txapelketan maila altua egongo da eta zortzi bikote aurre samarrean ibiliko gara. Dena den, beti egoten dira sorpresak eta gure asmoa gu geu finalera iristea da”.

Lehen partidua Mallabian

Txapelketa urriaren 4an hasiko da Getarian eta Ezkarain, baina Ubera II.ak ez du torneoa azaroaren 28ra arte hasiko. Mallabiko pilotalekuan jokatuko du lehen partidua. eta norgehiagoka irabaziz gero hurrengo saioa Urretxun izango luke abenduaren 12an. Finala, berriz, abenduaren 27an jokatuko da Zarauzko Aritzbatalde frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak