Zer da tai-chi-a
Tai-chi-aren oinarrizko helburua gorputzari oreka eta harmonia eskaintzea da. Mugimendu suabeen bidez, fisikoa landu, arnasketa erregulatu, burua kontzentratu, emozioak baretu... egiten dira. Tai-Chi hitzaren parekoa oreka dela esan daiteke.
Arrazoi bat jendeari tai-chi-a praktikatzeko.
Pertsona bere osotasunean lantzen duenez, tai-chi-a jarraian praktikatuz gero, gorputza lasaitzeko eta burua erlaxatzeko modu oso egokia dela esango nuke.
Edozeinek egin dezake tai-chi-a
Asunek dioenez, "edozein adinetako pertsonek egin dezakete, berdin umeek eta baita laurogei urtekoek ere. Ariketa suabeak direnez, gorputza erregulatzen dute eta orekatu. Emakumeentzat bereziki gomendagarria da, mugimendu suabe horietarako berezko trebetasuna eta dohaina baitaukate. Baina edozein animatuko nuke.