Eibarrera ezkondu zen eta bertan eman ditu azken 78 urteak. Nongoa den galdetuz gero, baina, Genovevak elgetarra dela esaten du.
Egun berezia izan da gaurkoa, urriaren 31a, Genoveva Villar
Eleizpururendako. Meza entzun du 13:00etan Arraten eta bazkaria egin du
senitartekoekin. 100 urte ez dira egunero betetzen.
Egoetxeaga etxekoa San Joan errekako Izalde baserrian jaio zen 1907ko urriaren 31n. Bost bat urterekin, Elgetako Egoetxeaga baserrira etorri zen bizi izatera. Han, Gisasola harategiko mostradore atzean eman ditu urte asko. Oraindik ere indartsu dabil Genoveva. Jaki goxoak prestatzen omen dizkio Pello semeari. Zorionak Genoveva!