1.400 pegatina inguru ikusgai Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko eka. 7a, 14:00
Iñaki de Nicolas barakaldoarrak ipini ditu ikusgai. Pegatinen bilduma egiten du, eta bere bilduma aberasteko pegatak eskatzeko ere baliatu du Elgetako erakusketa.

"Euskal Herrian sei bat lagun gara pegatinen bilduma egiten dugunak", Iñaki de Nicolas barakaldoarraren hitzak dira. Eguaztenean ipini zuen erakusketa Espaloian, eta pegatinak eskatzeko baliatu du aukera. Esan digunez 50.000 pegatinatik gora ditu etxean, guztiak aldarrikapenen bat islatzen dutenak. "Edozein ideologiatako pegatinak batzen ditut, baldintza da aldarrikapenen bat egitea". Erakundeka sailkatzen ditu, eta konturatu da urte hauetan guztietan asko aldatu dela pegatinen mundua. "Lehen euskara batuan egiten ziren eta orain joera da tokian tokiko euskara erabiltzea. Gainera, eskuz egitetik ordenagailuz egitera pasa gara".

Euskara pegatinetan

Espaloian euskararen aldeko pegatinak ditu ikusgai, besteak beste ikastolen, Korrikaren eta euskalki ezberdinetan ateratakoak. Hil amaierara arte egongo da horiek ikusteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak