Debagoieneko herri guztietan egin du gora parte-hartzeak

Idoia Aranbarri Arzuaga

Bergaran eguerdian ateratako argazkia.

14:00etako datu zenbaketa ofizialaren arabera, Debagoieneko herri guztietan egin du gora parte-hartzeak. Antzuolan, Aramaion, Arrasaten, Elgetan, Leintz Gatzagan eta Oñatin 10 puntu baino gehiago hazi da parte-hartzea.

Gipuzkoan ere parte-hartzea hazi egin da. Datuen arabera, %48,37koa da, 2023an, baino 9,75 puntu gehiago. Espainian ere, boto kopurua hazi egin da; %45,75ak bozkatu du, 2023ko datuekin alderatuta, 5,27 puntu egin du gora.

Debagoieneko parte-hartze datuak 14:00etan eta 2023ko uztailean egindako hauteskundeetako datuekiko aldea:

  • Antzuola: %50,42 (+11,20)
  • Aramaio: %49,86 (+13,78)
  • Aretxabaleta: %49,48 (+4,97)
  • Arrasate: %47,37 (+12,30)
  • Bergara: %50,00 (+5,38)
  • Elgeta: %51,95 (+12,24)
  • Eskoriatza: %46,83 (+5,27)
  • Leintz Gatzaga: %53,93 (15,52)
  • Oñati: %52,21 (+12,30)

Lurraldekako datuak:

  • Gipuzkoa: %48,37 (+9,75)
  • Bizkaia: %47,29 (+10,70)
  • Araba: %45,59 (+9,36)
  • Nafarroa: %49,07 (+7,80)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak