Elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon izandako hilketa matxista salatzeko

Idoia Aranbarri Arzuaga

Atzo iluntzean emakume bat hil zuen bere bikotekide ohiak labanaz Bilbon eta erailketa matxista salatzeko mobiliziazioak egingo dituzte Debagoienean.

Gaur arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Seber Altube plazan Debagoieneko Itaiak deituta. Aretxabaletan, berriz, ordu berean elkartuko dira herriko plazan, Atxabaltako Mugimendu Feministak deituta.

Elgetan eta Oñatin, bihar eguerdian egingo dituzte mobilizazioak. Elgetan, 13:00etan, plazan; Oñatin Sare Feministak ere bat egin du deialdiarekin eta, 13:30ean, elkartuko dira plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak