EH Bilduk bertan behera utzi ditu gaurko kanpainako ekitaldiak

Xabier Urtzelai

EH Bilduk azaroaren 18an Kulturaten egin zuen ekitaldiko artxibo irudia.

EH Bilduk ez du gaur, egubakoitza, kanpainako ekitaldirik egingo, Bilboko hilketa matxista salatzeko eta familiari dolua erakusteko. Hala, bertan behera geratzen da gaur arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan egitekoa zen kanpaina amaierako ekitaldia, baita Hego Euskal Herri osoan zehar ospatzekoak ziren gainerako ekitaldiak ere.

Atzo iluntzean, gizon batek bikotekide ohiari arma zuriz eraso egin zion Bilboko Indautxu auzoan, eta zaurien ondorioz emakumea Gurutzetako ospitalean hil da. Hilketa matxista hori salatzeko eta familiari dolua erakusteko EH Bilduk bertan behera utzi ditu gaurko ekitaldiak, eta horrekin batera, ezker subiranistak dei egiten die bere militantziari eta oinarri sozialari, baita euskal gizarte osoari ere, mugimendu feministak gaur arratsaldean eta datozen egunetan indarkeria matxistaren aurka deitzen dituen gaitzespen mobilizazioetan parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak