Ahots hura - Sukena

Aitor Agiriano Arrese

Ahots hura 

Sukena

Berriz ere hemen
Gaua luzatzen hasi da
Ta ni berriz zure bila

Berriz ere hemen
Gaua luzatzen hasi da
Ta ni berriz zure bila
Adikzio bukaezina
Beharra edo nahia
Berdin du berandu da

Atea jo duzu berriz
Badakit ez da komeni
Inoiz amaitzen ez den
Putzu baten erortzen nabil
Gaua luzea da oraindik
Etzaitez urrundu nigandik
Nola amaituko den
Nahiago dut ez jakin

Berriz ere hemen
Buruan ahots bera
Noiz isilduko ote da?
Deabru aingerua
Guztia da lausoa
Naiz kaiolako usoa

Atea jo duzu berriz...

Nora goaz hemendik?
Ba al da beste biderik?
Ba al zerbait hoberik?

Nora noa hemendik?
Ez dut beste biderik
Ez dut besterik!

Atea jo duzu berriz...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak