Play-back gaua izan dute Al-andalus elkartean

Eneko Azurmendi Barrena

Lourdes Oncalak antolatuta, play-back gaua egin dute bart gauean Al-andalus elkartean, eta oso harrera ona izan zuela adierazi du Salva Delgadok, elkarteko presidenteak. "Afaltzen zeudenekin eta ikuskizunaz gozatzera joan zirenekin, bete egin zen elkartea", adierazi du.

Denetariko kantuak antzeztu zituzten, besteak beste, Azucar Moreno, Ana Belen edota Coyote Dax artistenak (bideoan, No rompas mas abestia). Hamaika pertsona aritu ziren oholtza gainean, askotariko kantuak antzezten eta dantzatzen. "Batzuetan binaka, gero taldeka...denetik izan zen". Ordu eta erdiko emanaldia izan zen, atseden batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak