Subero eta Durakogain Parke Eolikoen klusterra jendaurrean jarri dute

Imanol Beloki Unamuno

Bi eolikoen ezaugarriak, kokatu nahi diren lekuan.

Aramaio eta Eskoriatza udalerrien artean parke eoliko berri bat eraiki nahi dute. Hain zuzen ere, Aramaion bi haize-errota handi eraiki nahi dituzte, eta sortutako elektrizitatea lur azpitik Eskoriatzaraino eraman. Horretarako, ia 17 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute. Orain proiektua aztertzeko eta herritarrek aurka egiteko edo proposamenak egiteko epea zabalik dago.

Jendaurrean dago Subero eta Durakogain parke Eolikoen klusterraren proiektuaren eta ingurumen inpaktuaren azterketaren informazio publikoa, interesdunek aztertu eta nahiz izanez gero egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Alegazioak egiteko azkeneko eguna abenduaren 23a izango da.

Proiekuaren ezaugarriak

Subero eta Durakogain Parke Eolikoen klusterra Aramaioko eta Eskoriatzako udalerrietan kokatu nahi da. Parkean 170 metroko errotazio diametroa eta 110 metroko altuera duten bi aerosorgailu jarriko dira 4,95MWko potentziadurak eta 110 metroko dorre meteorologiko bat Aramaioko udalerrian.

Hura ebakuatzeko  azpiegitura aerosorgailu bakoitzetik Eskoriatzako sekzionamendu-zentrora joango diren goi-tentsioko lurpeko lineek osatuko dute.

Aurreikusitako aurrekontua (BEZik gabe): 16.886.731,87 eurokoa da.

Proiektua jendaurrean

Proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena ematea Deskarbonizazio Zuzendaritzari dagokio, eta horretarako, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena jendaurrean jarri dira.

Bai interesdunek baita gainerako herritarrek ere aztergai izango dute dokumentazioa ondorengo lekuetan:

Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna abenduaren 23a izango da eta idatziz nahiz euskarri fisikoan, aurkeztu ahal izango dira Arabako  zein Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako erregistro nagusian,  edo EAEko Administrazio Publikoko erregistro eleelektroniko orokorrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak