'Bertsotan' atala: "Arazoa zuk daukazu"

Amaia Txintxurreta Guridi

Maider Arregi bertsolariak idatzitako bertsoak.

Gure herritan definituta
dago normalitatea
zer den eredu maskulinoa
zer den feminitatea.
Sinple esanda arau-hauste bat
da transexualitatea:
sentitzen dena adierazteko
ausardia izatea.
—
Bi mila eta hogeita hiru
urtera itzul zaitezte
lege transak nahiz eta ez zuen 
dena aldatu hainbeste,
eskuin muturra fuerte badator 
binarismoaren eske
lortu ditugun eskubideak
berriro galdu daitezke.
—
Kalean sarri arrisku gisa
hitz egiten da hormonez:
transek hartzea ez da ikusten 
batzuetan begi onez,
antisorgailu gisa hartzea,
ordea, ez da ondoez:
norman sartzeko hartu daitezke,
normatik irteteko ez.
—
Hipokresia existitzen da 
badaude hamaika kasu:
etxetik kanpo "aurrera transak!" 
baina etxe barruan su.
Gai hau entzunda oso urduri
jartzen baldin bazara zu
ez ahalegindu justifikatzen,
arazoa zuk daukazu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak