Maddalen Etxegarai oñatiarrak eta Irati Betegi aretxabaletarrak elkarren aurka jokatuko dute domekan, azaroaren 15ean, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Emakume Master Cup Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko kanporaketa izango da, eta irabazleak Mallabian jokatuko diren final-laurdenetarako txartela eskuratuko du.
Txapelketako zerrendaburuak final-laurdenetan sartuko dira. Olatz Arrizabalagak eta Goiuri Zabaletak ziurtatuta dute postua, eta Hondarribiko kanporaketen irabazleek haien aurka jokatuko dute Mallabian, finalerdietarako sailkapena lortzeko.