Eibarko manifestazioari lekukoa hartuta, arratsaldean, Debagoieneko hainbat herritan egin dituzte mobilizazioak. Arrasaten, Maiatzak 1 plazatik abiatu da manifestazioa, arratsaldeko seietan; ordu berean hasi dira Bergaran, Irala kaletik, eta Oñatin zein Eskoriatzan, herriko plazetatik. Aretxabaletan eta Elgetan, berriz, sei eta erdietan egin dute hitzordua. Eguraldia txarra egin duen arren, lepo bete dira bailarako kaleak, eta ozen entzunarazi dituzte etxebizitzaren inguruko aldarriak. Aramaioko herritarrak arrasateko manifestaziora batu dira, baina, aurrez, bazkaria egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.