Baionako manifestaziorako autobusa antolatu dute bailarako euskara elkarteek

Eneko Azurmendi Barrena

Euskal Konfederazioak ekainean egin zuen agerraldia, manifestazioa iragartzeko. (Argazkia: Euskal Konfederazioa).

Euskal Konfederazioak deituta, euskararen aldeko manifestazioa egingo dute azaroaren 21ean, zapatua, Baionan. AEDk, Jardunek eta Loramendik autobusa antolatu dute eta izena eman daiteke dagoeneko.

Euskararen garaia da lemapean egingo duten mobilizaziora joateko, 30 lagunek eman beharko lukete izena, gutxienez, euskara elkarteek adierazi dutenez. Elkarteetako bazkideek hamabi euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta bazkide ez direnek, hamabost euro.

Gutxieneko izen-ematea bermatzen bada, autobusa Aretxabaletatik irtengo da, 09:00etan, Azben; Arrasaten, Zalduspen egingo du geldialdia, 09:10ean; Elorregin, 09:15ean; eta Bergaran, 09:25ean.

Egun horretan, Baionan, animazioak eta bestelakoak egongo dira 11:00etan hasita. Manifestazioa 16:00etan izango da eta 18:00etan, berriz, gaualdia. Itzulerako autobusa 19:30ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak