Bi zauritu arin utzi ditu Deskargan izandako istripuak

Eneko Azurmendi Barrena

Deskargako tunela.

AP-636 errepidean, Bergarako noranzkoan, hiru autoren arteko istripua izan da 07:45ean. Ertzaintzak baieztatu duenez, bi zauritu eraman dituzte Debagoieneko ospitalera, "zauri arinekin". Hasieran auto-ilara batzuk izan badira ere, dagoeneko errepidea garbi dagoela adierazi du Ertzaintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak