Aukera paregabea zeukan gaur UDAk sailkapenean bigarrena zegoen Aurrera Vitoriari partidua irabazi eta aurrea hartzeko, baina ezinezkoa izan zaie. Atsedenaldira 0-0 emaitzarekin joan diren arren, bueltan arabarrek ez dute aukera galdu eta Ibarran ikusi diren diren hiru golak eginaz, hiru puntuak eroan dituzte.
Hala, Hirugarren Mailako laugarren taldeko sailkapenean zazpigarrenak dira momentu honetan aretxabaletarrak hamazazpi punturekin.
Ohorezko Erregional Maila
Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailan, Bergarak 4-2 irabazi zion atzo Elgoibarri. Aloñak, aldiz, 0-3 galdu du gaur Urolaren kontra; eta Mondrak 0-0 berdindu Añorgarekin. Asteburuko partida guztiak jokatuta, Bergara hemezortzitik hamaikagarrena da sailkapenean; Mondra, hamahirugarrena; eta Aloña Mendi, hamazazpigarrena.
Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan, aldiz, Debagoiena Bailarak jardunaldiko hiru puntuak eskuratu ditu Goierri Gorriri 2-5 irabazita. Asteburuko jardunaldiaren ostean, debagoiendarrak zortzigarrenak dira sailkapenean.