43 urteko Javi Guerra segoviarrak altxa ditu Bulebarreko helmugan besoak lehenengo (1:01:14), eta bigarren postuan iazko irabazlea iritsi da: Raul Celada leondarra (1:01:45); hirugarrenean, lehen euskalduna, Iraitz Arrospide billabonarra (1:02:27).
Emakumezkoetan, Katherine Ruth Tisalema ekuadortarrak irabazi du lasterketa (1:08:58), bigarren aldiz jarraian. Haren atzetik Devora Krasimirova (1:09:52) eta Celia Anton (1:10:20) iritsi dira.

Debagoiendar azkarrenak
Irabazlea baino lau minutu beranduago iritsi da lehen gizonezko debagoiendarra, Ekain Larrea antzuolarra; 14. postuan sailkatu da kronoa 1h 05'17''-an geldituta. Bailarako ordezkarien artean, bigarren eta hirugarren bizkorrenak bi arrasatear izan dira: Mikel Velasco (1:07:01) eta Josu Uribarren (1:08:41)
Emakumezkoen artean, debagoiendar azkarrena Alaitz Atxa (1:27:53) oñatiarra izan da. Bigarren denbora onena beste oñatiar batek, Saioa Arkonadak egin du (1:28:22) eta hirugarren onena Jone Agirregabiria arrasatearrak (1:30:57)
Herririk herri
Herriz herri, oñatiar azkarrenak Ibai Osa (1:15:42) eta Alaitz Atxa (1:27:53) izan dira. Arrasaten, Mikel Velasco (1:07:01) eta Jone Agirregabiria (1:30:57). Bergaran, Andoni Gomez (1:10:53) eta Mari Jose Zafra (1:30:39); Eskoriatzan, Iñaki Santamaria (1:14:38) Antzuolan, Ekain Larrea. Aretxabaletan, Gorka Iturbe (1:15:59) eta Nerea Catania (1:33:49); Aramaion, Beñat Peña (1:28:04).