Kadeteez gain, jubeniletan, Hernaniren eta Andoaingo Gaztelekuren artean jokatu zen bigarren finala, eta, azken tantoan erabakita, bikote andoaindarrak irabazi zuen partidua (21-22).
Aretxabaletak galdu

Bergarako partiduez gain, Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuak jokatu zituzten, baita ere, jubenil kategoriako Gipuzkoako Eskuz Binakako Alkain Sariko finalak. Aretxabaleta eta OIARPE (Oiartzun) taldeen artean jokatu zuten finala, eta oiartzuarrek 13-22 irabazi zuten partidua.