AP-1 autobidean itxiera puntualak egingo dituzte bihar eta etzi

Eneko Azurmendi Barrena

Arrasaten, AP-1eko 130. irteera. (Argazkia: Google Maps).

Bi itxiera egingo dituzte. Lehena bihar, eguaztena eta bigarrena etzi, eguena, –biak 22:00etatik 06:00etara–, komunikazio sarea berritzeko lanak direla-eta.

Lehen itxiera Arrasaten egingo dute bihar, eguaztena, 22:00etatik 06:00etara. Tarte horretan, AP-1erako 130. sarrera itxiko dute, Gasteizko noranzkoan. Ondorioz, sarrera hori erabiltzea aurreikusita zuten gidariek honako alternatibak izango dituzte: GI-627 errepidetik jarraitzea Eskoriatzako 123. lotunean AP-1ean sartzeko; edo GI-627 errepidetik Bergara hegoaldeko lotuneraino joan, eta bertan AP-1ean sartu.

Bigarren itxiera, Bergara hegoaldeko lotunean egingo dute etzi, eguena, 22:00etatik 06:00etara. Ordu tarte horretan, guztiz itxiko dute Bergara hegoaldeko lotunea Gasteizko noranzkoan. Hala, gau horretan lotune hori erabiltzea aurreikusita zuten erabiltzaileek honako alternatiba izango dute: GI-627tik jarraitzea Arrasatera arte, eta han 130. lotunea erabiltzea AP-1ean Gasteizko norabidean sartzeko. Bidegik gogorarazi du ordutegi horiek "gutxi gorabeherakoak" direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak