Abian da 2026ko Ikaskoli kanpaina, Zuberoako Ikastolen alde

Eneko Azurmendi Barrena

Hiru saski mota egongo dira salgai: Pettarra Arbaila eta Basabürüa. Azaroaren 22a baino lehen egin beharko da eskaera, Ikaskoli.eus webgunean.

Zuberoan bi ikastola daude. Bata Alozekoa, Basabürüan, 38 haurrekin; bestea, Eperra, Pettarran, 68 haurren. Haiek laguntzeko, 20o3az geroztik, tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai ezartzen dituzte Gabonetarako. Iaz, esaterako, 2.786 saski saldu zituzten eta pozik daude antolatzaileak.

Saskien salmenta aipatzean, halaber, azpimarratu dute, ikastolak laguntzeaz gain, Zuberoako ekonomian ekartzen duen diru kopurua. Izan ere, hiruzpalau asteko salmenta batetik 106.000 euro banatu zituzten iaz laborarien artean.

Aurten ere, hiru saski mota egongo dira salgai. Pettarra saskiak 52 euroko prezioa du, honako produktu hauekin: ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak. Arbaila saskiak, bestalde, eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak ditu, eta 57 euroko prezioa du. Azkenik, Basabürüa otarrea 70 euro ordaindu beharko da. Xerri patea, ardi gazta kiloa, lukainka idorra, eztia, sagar zukua eta pastak ditu.

Abenduaren 11n aurreikusten dute banaketa eguna izatea. Zortzi furgoneta joango dira Euskal Herriko banaketa gune guzietara saskiak uztera. Eskaera hemen egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak