Kooperatibak: gehigarri berezia

Ikasleentzako aukera zabala eskaintzen du FAGOR-ek

Babestutako edukia

FAGOR Taldea osatzen duten kooperatibak toki paregabea dira askotariko praktikak egiteko, gradu edo master bukaeran eta dual programan diharduten gazteentzat.

Euskal Herriko kooperatiba-talde industrial handiena da FAGOR. Pertsonen garapena oinarri, estuki dago lotuta Debagoieneko zein Euskal Herriko hezkuntza-zentroekin. Hori horrela, askotariko aukerak eskaintzen ditu praktikaldietarako, gradu edo master bukaerako lanetarako eta dual programarako.

Hainbat sektoretan –makina-erreminta, automozioa, osasungintza, energia, sukalde industriala, etxetresna osagaiak…– diharduten FAGOR Taldeko bederatzi kooperatibek eskaintza zabala dute ikasketak amaitzear edo amaitu berri dituztenentzat.

Pertsonen garapena oinarri, Fagor Taldea estuki dago lotuta hezkuntza-zentroekin

Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fagor Electronica, Fagor Healthcare, Copreci, Galbaian, Mondragon Assembly eta Onnera Group kooperatibek osatzen dute FAGOR. Eta hiru ikerkuntza-zentro ditu: Aotek, Edertek eta Koniker. "Fagor moduko ibilbide luze eta sendoko kooperatiba batean funtsezkoa da gazteen ekarpena eta begirada etenik gabe txertatzen joatea. Praktikaldirako edo lanerako askotariko aukerak eskaintzeak horretan laguntzen du", azaldu du Leire Okarantza Ibabek, FAGOR Taldeko Gestio Sozialeko arduradunak.

Euskaraz lan egiteko aukera

Euskararen normalizazioarekin duen konpromisoaren haritik, FAGOR-ek ahalegin berezia egiten du taldeko kooperatibetara doazen ikasleei praktikaldia, gradu zein master bukaerako lana zein dual programa euskaraz egiteko aukera eskaintzeko. Hauxe dio Okarantzak: "Uste dut badagokigula euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzea. Pena da ikasketak euskaraz egin dituztenek lan-munduan gaztelaniaz jardun behar izatea bertako hizkuntza ohiturek edo baldintzek eraginda".

FAGOR Taldean lan egiteak lurraldeari eta gizarteari ekarpen bat egitea ere badakar

Gizartearen erronkei erantzun

Lan-esparrutik kanpo ere heltzen da FAGOR-en eragina. Finean, bertan lan egiteak lurraldeari eta gizarteari ekarpen bat egitea ere badakar. Besteak beste, kooperatiba taldeak Debagoieneko, Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat gizarte-proiektu laguntzen ditu urtean zehar –iaz, 3,1 milioi euro bideratu zituen gizarte egitasmoetara–. Fagor Herrigintza lankidetza-programa da horren adibide.

Bat egiteko prozesua

Enpresa lortzeko unibertsitateen edo Lanbide Heziketako zentroen laguntzarik ez duten kasuetan, praktikaldia edo gradu zein master amaierako lana FAGOR-en egin nahi duten ikasleek Taldeko kooperatibekin jarri beharko dute harremanetan. "Erraza da. FAGOR Taldeko kooperatiben webguneetan daude lan-atariak. Hor daude harremanetan jartzeko posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia. Batzuetan, proposamena webgunetik bertatik ere aurkeztu daiteke".

Gaur egun, Euskal Herriko unibertsitate nagusietako ikasleak daude FAGOR Taldean

Gaur-gaurkoz, batez ere, Euskal Herriko unibertsitate –Mondragon Unibertsitatea, EHU, Deustu…– eta Lanbide Heziketako zentro –Mondragon Unibertsitatea, Miguel Altuna, Oñatiko Institutua, Aretxabaletako Lanbide Heziketa, IMH…– nagusietako ikasleak daude FAGOR-en.

FAGOR-eko kide gazteen esanak

Laida Carrasco Martinez
Informatikako ingeniaritza gradua –Mondragon Assembly–
"Ikasle izanda ere, proiektu errealetan parte hartzeko aukera eskaintzen dit Mondragon Assemblyk, eta, horri esker, hazten ari naiz profesionalki".

Jon Cuadra Garcia
Operazio logistiko eta produktiboen zuzendaritza masterra –Onnera Group–
"Lan-mundua gertutik ezagutzera mugatu gabe, ikasitakoa ingurune erreal batean aplikatu dezaket Onnera Groupen".

Elene Leturiaga Zabaleta 
Energia eta potentzia elektronikako masterra –Fagor Automation–
"Talde-lanean ekinez, ikasitako teoria aberasteko eta praktikotasunean ulertzeko aukera bermatzen dit Fagor Automationek".

Miren Rivero Ballesteros
Mygade gradua –Copreci–
"Nire lana baloratua dela sentitzen dut Coprecin; eta, egia esan, baloratzen dudan zerbait da hori, motibazio iturri baita eguneroko lanerako".

Aitziber Martinez del Campo Ibañez
Energia eta potentzia masterra –Fagor Electronica–
"Potentzia-elektronikako ezagutzak aplikatzeko aukera dut Fagor Electronican, eta, horrek, profesionalki hazten jarraitzeko laguntza ematen dit".

Ibai Garmendia Olabide
Humanitate digital globaletako gradua –Fagor Ederlan–
"Fagor Ederlanek eraldaketa sozialari lotuta dituen proiektuetan aritu ahal izateak ezagutza eta oinarri sendoa eskaintzen dizkit".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak