ELAk eskualde mailako asanblada orokorra egin du Eibarren

Eneko Azurmendi Barrena

Eibarko Armeria Eskolan egin duten asanblada. (Argazkia: ELA).

150 herritar elkartu dira Armeria Eskolan eta helburu nagusia izan da azaroaren 11ko greba orokorra gizarteratzea izan da helburua. 

ELA sindikatuak Deba eskualdeko asanblada orokorra egin du Eibarren gaur, martitzena, eta hainbat gai aztertu dituzte. Besteak beste, etxebizitzaren auziaren gakoak zeintzuk diren, ELAren proposamenak zeintzuk diren gai horri dagokionez eta ELAk orain arte egin duena arlo horretan. "Izan ere, ELArentzat ez da gai berria eta aldarrikapenak orain dela denbora luzetik datoz".
 
Horrez gain, Euskal Herrian azken hamarkadetan egin dituzten greben errepasoa ere egin dute, baita greba horien marko propioaren garrantzia azpimarratu ere. Azkenik, azaroaren 11rako deituta dagoen greba egunaren xehetasunak azaldu dituzte. 
 

Ostean, manifestazioa

Asanbladaren ostean manifestazioa egin dute, Armeria Eskolatik hasi eta Untzaga plazaraino, Etxebizitza ez da negozioa lelopean.  Aldarrikapen horiekin batera, gogorarazi dute IAT-Itasua enpresako langileak 109 greba egun daramatzatela. Halaber, asanbladan hitza hartzeaz gain, aldarrikapen propioa ere egin dute langileek manifestazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak