Kooperatibak: gehigarri berezia

Tokikoaren aldeko apustua lurraldearekiko konpromiso bihurtu du EROSKIk

Babestutako edukia

EROSKI markako hiru esne-mota, eta behiak atzean, ukuiluan.

EROSKI kooperatiban dimentsio berezia hartzen du lurraldearekiko harremanak. Kontua ez da non ekoizten den edo non erosten den bakarrik, baizik eta nola sortzen eta banatzen den balioa.

EROSKIk berezkoa du begirada hori: 8.300 bazkide langile eta milioi bat bazkide kontsumitzaile baino gehiago alboan izanik, haren ereduan kontsumitzeak indartu egiten ditu gertuko ekonomia eta gizartea.

Ikuspegi horrek laguntzen du ulertzen zergatik dabilen EROSKI hastapenetik tokiko produktua sustatzen. Haren estrategia da elkarrekin uztartzea ekoizpena, banaketa eta kontsumoa, elikadura sorrarazten duen balioaren zati handiago bat lurraldean gera dadin.

Tokiko hornitzailea lagundu

Eusko Jaurlaritzarekin duen lankidetza da palanka nagusietako bat estrategia hori garatzeko orduan. 2013tik dute indarrean hitzarmen hori, eta helburuen artean daude tokiko hornitzaileari laguntzea, lurraldean ekoizten diren elikagaien salmenta eta kontsumoa bultzatzea eta nekazaritzako elikagaien sektorearen iraunkortasuna, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea.

Elikatuz Euskadi izeneko sariak banatu dituzte urrian lehenengoz EROSKIk eta Eusko Jaurlaritzak, eta duten elkarlanaren beste adierazpide bat izan da. 60 hautagaik baino gehiagok parte hartu dute, eta berrikuntza, iraunkortasuna eta belaunaldi aldaketa sustatzen duten ekimenak aitortu dira sariokin, horiek baitira hemengo nekazaritzako elikagai sektoreak gaur egun dituen erronkarik handienetako hiru.

Horretaz gainera, sariekin, agerian jarri dute tokiko produktua ez dela gertukoaz bakarrik jardutea. Halaber da berrikuntza, lehiakortasuna, iraunkortasuna, enplegua eta ezagutza, bai eta lehen sektoreko jardueren jarraipena bermatzen laguntzeko gaitasuna ere. Aitortu diren ekimenek –Udapa, Euskaber eta Fernandez Terreros harategia– elkarrekin konbinatzen dituzte lurraldearekiko lotura eta eboluzionatzeko gaitasuna.

Esnea, beste adibide bat

EROSKIren markako esnea ere bada adibide bereziki argigarri bat. Orain justu hamar urte, kooperatibak erabaki zuen marka propioa ere lagungarri izan zitekeela tokiko ekoizleak babesteko. Geroztik, EAEko 120 milioi litro esne baino gehiago merkaturatu ditu, eta 93 milioi eurotik gorako salmenta izan du, Karrantza Harana ENSri loturiko 30 abeltzain baino gehiagorekin lan eginda. Esne ustiategietan jasotzen da, eta haranean bertan ontziratzen; horrela, distantzia logistikoak murriztu egiten dira, eta ekoizpenaren eta lurraldearen arteko loturari eusten zaio.

Ekimena 2016an sortu zen; lankidetza-estrategia bat abiatu zuten elkarrekin EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreak eta Eusko Jaurlaritzak, eta tokiko hornitzaileekin eginiko harreman egonkor baten eredu bihurtu da.

Eredu horren atzean ideia sotil bat dago: banaketak motorrarena egin dezake, nekazaritzako elikagaien tokiko ustiategiek eta enpresek eskura izan dezaten merkatu egonkor bat. Ekoizleentzat, harreman etengabeak aukera ematen du inbertsioak planifikatzeko eta zenbait erronkari aurre egiteko; lehiakortasunari eta belaunaldi aldaketari. Banaketarentzat, berriz, luzera begirako harremanak eratzen dira, eta kontsumitzaileari bere lurraldeko elikagaiak eskaintzen zaizkio.

Kontsumitzaile komunitateak

Tokikoaren aldeko apustua zuzenean dago kontsumitzaile komunitate bati lotua, eta komunitate horrek, erosteko orduan hartzen dituen erabakien bitartez, hurbileko ehun produktiboari eusten lagundu dezake. Bi noranzkotan doan harremana da: ekoizleek jarduera eta elikagaiak sorrarazten dituzte lurraldean, eta kontsumitzaileek hurbileko produktuak aurkitzen dituzte, eta, hala, inguruneari lotuta egin ditzakete beren erosketak.

Ikuspegi horrek orobat azaltzen du zergatik Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza ez den komertzializazioa errazteko bakarrik. Helburua da elikadura-kate osoa indartzea, eta elkarrekin aliantzak sortzea ekoizpenak, industriak, banaketak, ezagutzak eta instituzioek. Horrela erakusten dute Euskadi Elikatuz sariek, zeinak, hain zuzen, sortu baitziren sektorearen talentu eta gaitasun eraldatzailea ikusarazteko eta gizarteratzeko.

Tokiko ekosistema oso bat

Nekazaritzako elikagaien sektorean erronka gogorrak dituzten honetan –hala nola iraunkortasuna, eraldaketa teknologikoa, ustiategien errentagarritasuna eta belaunaldi aldaketa–, dimentsio estrategikoa hartu du tokikoaren aldeko apustuak ere. Kontua ez da tokiko produktu bat apalategian jartzea bakarrik, baizik eta laguntzea hura ekoitzi, eraldatu, merkaturatu eta kontsumituko duen ekosistema bat izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak