Azaroaren 11ko greba orokorra dela eta, hainbat asanblada egin zituen Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak joan den astean Debagioenean. "Asanblada horiek grebaren inguruko irakurketa partekatzeko eta greba bera antolatzeko baliatu genituen, besteak beste", azaldu dute.
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, espekulazioa bera borrokatzea beharrezkoa dela uste dute, "benetan eskubide bat izan dadin eta ez espekulatzaile eta errentadunak aberasteko bide bat".
Aste honetan ere egingo dituzte asanbladak. Oñatin, Arrasaten eta Aramaion egubakoitzean izango dira, 18:30ean. Oñatin, herriko plazan elkartuko dira; Arrasaten, Kulturaten; eta Aramaion, berriz, gaztetxean. Bergaran ere egingo dute, baina data zehaztu barik daukate.