Garaipena elgoibarrera joan da, baina lan polita egin dute bailarako bolariek Aramaioko tiraldian

Larraitz Zeberio Lekuona

Aramaioko tiraldian emaitza onenak lortu zituzten sei bolariak.

Atzo, zapatua, jokatu zen Euskal Herriko 36. Hiru txirlo bola joko txapelketako bigarren tiraldia Aramaion. Aitziber Olaizola elgoibartarra nagusitu zen. Lehenengo sei sailkatuetatik lau debagoiendarrak izan ziren

 

 

Martxan da Euskal Herriko 36. hiru txirlo bola joko txapelketa eta atzo, zapatua, 84 parte hartzaile aritu ziren Aramaioko Etxan bolatokian jokatutako bigarren jardunaldian.

Goizetik bolalekua zabalik egon zen boletan libre egiteko. Gero, bazkaria egin zuten eta 17:00etan hasi zen tiraldia. 

Honako hauek izan ziren lehenengo sei sailkatuak:

  1. Aitziber Olaizola (Elgoibar) 7 txirlo.
  2. Asier Azkarate (Bergara). 5 txirlo.
  3. Sebas Aranzabal (Angiozar-Elgeta). 5 txirlo.
  4. Nahia Etxaburu (Markina-Xemein). 4 txirlo.
  5. Kepa Etxebarria (Aramaio). 4 txirlo.
  6. Xabi Ortuzar (Elorrio-Elgeta). 3 txirlo.

Hurrengo jardunaldia datorren zapatuan izango da Ziortza-Bolibarreko Iruzubieta bolalekuan, 17:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak