Seigarren garaipena jarraian lortu dute bergararrek gaurkoarekin. Intentsitate handia izan dute bai defentsan baita erasoan ere eta momentu estu batzuk izan badituzte ere, bigarren zatian nagusi izan dira etxekoak. Arrasatearrek, lehen zati ona egin dute, markagailuari eutsi diote eta aurretik jartzeko aukera ere izan dute ; hala ere, penaltietan ez dira oso fin ibili eta bigarren zatian ez dira fin kantxaratu. 26 minutuan bi gol besterik ez dituzte lortu eta etxekoek ondo aprobetxatu dute markagailuan aurre hartzeko eta amaiera lasaia izateko.